Ordiziako Udalarekin lankidetza hitzarmena sinatu dute Ordiziako azoka ikusi ondoren; arratsaldean Goierri eskolara joango dira
Ordiziako azoka bisitatu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta Txileko Valparaiso erregioko ordezkaritza bat Gipuzkoa ezagutzen ari da. Erakunde desberdinekin hitzarmenak sinatzen ari dira. Gaur eta bihar Goierrin izango dira eskualdea gertutik ezagutzeko helburuz. Goizean Idiazabalgo Ampo kooperatiba bisita ondoren, D’Elikatuzen harrera egin die Ordiziako alkateak, Igor Egurenek.
Ondoren, asteazkena izanik, azoka bisitatu dute Xabier Martinez sukaldariarekin laguntzarekin. Bertan erositako osagaiekin osatu dute bazkarirako menua. Bazkaltzera joan aurretik, dena den, udaletxean harrera ofiziala egin diete txiletarrei eta elkar ezagutzerako eta lankidetzarako akordioa sinatu dute.
Arratsaldean Goierri Eskolan
Arratsaldean Goierri eskolara eta Lortek teknologia zentrora joango dira. Goierri Eskolan, bertan ikasten ari diren txiletar gazteekin elkartuko dira. Ondoren, Goierri Eskolaren eta Valpairosoko erregioko formazio teknikoko zentroen arteko hitzarmena sinatuko dute.
Biharko goiza ere Goierrin pasatuko dute. 08:30ean, Goiekin aurkezpena egingo dute; eta Goierriko bisitaldiarekin amaitzeko, CAF enpresara joango da txiletarren ordezkaritza.
– Valparaiso regioko ekonomia eta turismo kontseilaria.
– Valparaiso regioko kultura kontseilaria.
– Los Andes hiriko alkatea.
– Los Andes Hiriko zinegotzi bat.
– Valparaisoko udaletxeko bi arduradun.
– Federico Santa Maria unibertsitateko errektorea.
– Católica de Valparaiso unibertsitateko errektorea.
– Federico Santa Maria unibertsitateko nazioarteko zuzendaria.
– Católica de Valparaiso unibertsitateko nazioarteko zuzendaria.
– Valparaiso unibertsitateko nazioarteko zuzendaria.
– Centro de formación técnica UCVVALPOko zuzendari nagusia.
– Centro de formación técnica, instituto ignacio domeycoko zuzendari nagusia.
– OLAGI CHILEko zuzendari nagusia.