1.500 boluntario behar ditu antolakuntzak; uztailaren 10etik 12ra bitartean jokatuko dira Ehunmiliak, Goierriko Bi Handiak eta MariMundi Maratoia lasterketak

Etxegarateko anoa postuan boluntarioak lanean.
Datorren astean, maiatzaren 14an irekiko da Ehunmiliak lasterketetan antolaketan boluntario lana egin nahi dutenek izena emateko epea. www.ehunmilak.com wegbunean egin daiteke izen ematea.
Uztailaren 10etik 12ra bitartean izango dira probak. Hiru probetan laguntzen egon nahi duen orok izena eman beharko du derrigor. Aurtengo edizioan inoiz baino boluntario gehiago behar dira, igandean, uztailaren 12an MariMundi Maratoia ere jokatuko delako, orain arteko Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak lasterketekin batera.
Arropa salgai
Bestetik, antolakuntzatik jakinarazi dutenez, Ehunmiliakeko arropa erosteko aukera dago J.M. Iturrioz kaleko lokalean. Ostegunetan egoten da irekita, 17:30etik 20.00etara. Mezu bat idatzi eta ohiko postaz jasotzeko aukera ere badago, bidalketa gastuak ordainduta.