
Zazpi urteren bueltan Zegamara itzuli da Inma Berriozabal. Atzo irten zen A Lamako (Galiza) kartzelatik, zigorra osorik bete ondoren. 19/98 sumarioan auzipetuta, 12 urteko kartzela zigorra ezarri zion Auztegi Nazional espainiarrak Zegamako bizilagunari. 2008an atxilotu zuten lehenbizikoz; hala ere, aske gelditu zen zuen gaixotasun larriaren ondorioz 30.000 euroko bermea ordaindu eta gero. 2009ko apirilean atxilotu zuten berriro, eta geroztik egon da preso. Urte bereko maiatzean Auzitegi Gorenak zazpi urte eta sei hilabetera murriztu zion zigorra.