Bidezko Merkataritza Eguna ospatu dute Legazpin
Plazan egin dute. Bidezko merkataritzako postu guztietan kartelak eta globo laranjak eta gorriak jarri dituzte. Gainera, KTE elkarteko tabernetan galletak banatu dituzte eta Gazte Txokoan eta ikastetxeetan kartelak eta globoak jarri dituzte euren babesa azaltzeko.
Bidezko merkataritza elkartasunean eta justizian oinarritutako merkataritza da. Hegoaldeko ekoizleei lan baldintza eta soldata duinak bermatzen dizkie. Legazpiko hainbat denda eta tabernetan bidezko merkataritzako produktuak saltzen dituzte: Laubide, Lanbroa eta Itziar belar-dendetan, Mari Carmen fruta-dendan, Garagunen, Xarpot tabernan, gizarte zentroko tabernan eta Korosti kafe-dendan.