Lazkaoko Kantaka abesbatzak 10. urteurreneko festa egingo du bihar
Kontzertu berezia egingo dute San Migel Parrokian, eta ondoren Kantaka kantu poteoa
Kontzertuak bi zati desberdindu izango ditu; lehen partean korotik abestuko dituzte lau obra organoaren laguntzaz, Handelen Canticorum Iubilo, Prosper Guidiren Maria Mater Gratiae, Moses Hoganen espiritual bat eta Aita Madinaren Aita Gurea.
Kontzertuaren ondoren, Kantaka kantu poteoa egingo dute Lazkaoko kaleetan barrena.Bigarren partea, berriz, aldarean gauzatuko da, pianoaren eta eskusoinuaren laguntzaz. Euskal folklorearen hainbat obra interpretatuko dituzte. Hala nola, Aldapeko, Boga boga, Txoria-txori, Nere herriko, Lau teilatu…eta baita doinu afrikar batzuk.