Legorretako musika ikasleak, 2016ko Europako kultura hiriburutza prestatzen
Legorretako Musika Eskolako ikasle talde batek Donostian kontzertu berezian parte hartuko du, bihar (larunbata). Europaren Eguna da, eta 2016an Donostian ospatuko den Europako Kultura Hiribirutzarako prestaketa moduko emankizuna egingo dute. Legorretatik haur talde bat joango da biharko saiora, gurasoek, senideek, lagunek eta irakasleek lagunduta. Ahotsa eta musika-tresnak aireratuko dituzte bihar, Donostiako Anoetan.
Bihar, musika jaialdiko lehenengo kontzertuan ariko dira legorretarrak, Legorretako Musika Eskolatik jakinarazi dutenez. “Kontzertu handi hori entsegu modukoa izango da 2016ko maiatzean antolatuko diren Musika Eskolen Europako Jaialdirako. Gure eskola egoitza izango da”, aurreratu dute Legorretatik.
Kultura hiriburutzak musikari eskainiko dion atalean, “unerik garrantzitsuena” 2016ko maiatzaren 6tik 8ra izango da. Europa osoko 200 musikari elkartuko dira. Tartean izango dira Legorretako ikasleak ere.