Martin Garitanok eta Oihane Zabaletak Europar Batasuneko bandera jarri dute Urretxuko udaletxean
Biharko Europako Eguna aitzakiatzat hartuta, Elkarrekin Foro Lokala egin dute Urretxun. Ekitaldi hau Aldundiak antolatu du. Europako beste herri batzuekin senidetutako hiru herrik parte hartu dute: Urretxuk, Idiazabalek eta Antzuolak.
The post Martin Garitanok eta Oihane Zabaletak Europar Batasuneko bandera jarri dute Urretxuko udaletxean appeared first on Otamotz.
Biharko Europako Eguna aitzakiatzat hartuta, Elkarrekin Foro Lokala egin dute Urretxun. Ekitaldi hau Aldundiak antolatu du. Europako beste herri batzuekin senidetutako hiru herrik parte hartu dute: Urretxuk, Idiazabalek eta Antzuolak. Urretxu Alemaniako Schwarzenbruck herriarekin anaituta dago eta orain arte kirol eta kultur arloan garatu dute harreman hori. Aurki beste pauso bat emango dute: 70 gazteri hiru urtez Europan lan egin eta ikasteko aukera emango diete. Aldundiak elkarlan eredu hau gainontzeko herri guztietara zabaldu nahi du.
Antzuola Iparraldeko Aiherra herriarekin anaituta dago eta Idiazabal Europako Gaztaren Ibilbideko partaidea da. Hiru herrietako alkateek euren esperientziaren berri eman dute. Ondoren, aurreskua dantzatu dute, Europar Batasuneko ereserkia jarri dute eta Europar Batasuneko bandera altxatu dute.
The post Martin Garitanok eta Oihane Zabaletak Europar Batasuneko bandera jarri dute Urretxuko udaletxean appeared first on Otamotz.