Podemosek osasun publikoaren alde egin du Zumarragan
Deialdia Zumarragako Ospitalean egin badute ere, azken orduko arazoek eragotzita, ospital kanpoan egin dute agerraldia Gipuzkoako Batzar Orokorretara aurkezten diren Posemos alderdiko hainbat hautagaiek. Osasun publikoaren alde egiteko aukeratu dute
The post Podemosek osasun publikoaren alde egin du Zumarragan appeared first on Otamotz.
Deialdia Zumarragako Ospitalean egin badute ere, azken orduko arazoek eragotzita, ospital kanpoan egin dute agerraldia Gipuzkoako Batzar Orokorretara aurkezten diren Posemos alderdiko hainbat hautagaiek. Osasun publikoaren alde egiteko aukeratu dute Zumarragako Ospitalearen ingurua. Izan ere, amatasunaren inguruko hamar neurri aurkeztu dituzte eta, bide batez, Goierriko ospitaleko langileek eremu horretan, “murrizketak murrizketa”, egiten duten lana goraipatu dute. Gogoratu dute, baita ere, Zumarragako Ospitaleak Haurren Laguna izendapena duela.
Hamar neurri horien helburua da Iker Zubizarreta Oria esparruko bigarren hautagaiaren hitzetan, “ama izatea andre guztientzako aukera bat izatea da, ez hipotekatuta dagoen errealitate bat”.
Neurriak:
- Emakumezkoen eta gizonezkoen jaiotze eta adopzio baimenak berdintzea.
- Lagundutako ugalketa emakumezko guztiei bermatzea
- Haur hezkuntza bermatzea 0-3 tartean
- Familia errealitate berriak aintzat hartuko dituen dokumentazio eta inprimaki aldaketa
- Emakumezkoen hautua errespetatu erditzean nahiz erditzearen ondorengoan
- Arreta berezia eman ama zein aita bakarrei
- Alokairu sozialaren eskaintza zabaldu eta hobetu
- Arreta berezia ama eta aita gazteei
- Haurdunaldiaren borondatezko etenaren bermea osasun publikoaren aldetik
- Emakumezko guztiek antisorgailuak erabil ditzaten bermatu
The post Podemosek osasun publikoaren alde egin du Zumarragan appeared first on Otamotz.