
Udaberrian Martxan egitasmoaren barruan, musikazaleek hitzordu garrantzitsua izango dute gaur. Izan ere, Ordiziarrockek eta Ordiziako Trobadore Alaiek antolatuta, euskal rock panoramako bi talde indartsu ariko dira plazako oholtzan, 23:00etatik aurrera. Aurkezpenik behar ez duen Su ta Gar taldea da horietako bat. 25 urtetik gorako ibilbidea egina dute, eta 14. diskoa –Bizirik gaude– besapean dutela datoz Ordiziara, rock eta heavy zaleen gosea asetzeko asmoz.
Haiekin batera, dagoeneko hamar urtetik gorako ibilbidea egina duen beste rock talde bat ariko da: Surfin Kaos hirukote donostiarra.