Azkeneko partida larunbatean jokatuko dute Loinatzen 18:00etan, Balmasedaren aurka
Lehenengo itzulian 5-2 galdu zuen Beasainek Balmasedaren aurka. Argazkilaria: Pello Ordoñez.
Donostian, Berio taldearen aurka 0-1 irabazita, hiru puntu eskuratu ditu asteburuan Beasain taldeak. Laugarren postuan dagoen Durangok ere irabazi egin du Alaves Bren aurka, eta ondorioz, sailkapenean ez da aldaketarik izan. Hau da, Durango taldea laugarren postuan dago, bosgarren postuan dagoen beasaindarrekin berdinduta. Abantailarekin dira beraz durangoarrak.
Azkeneko partida Loinatzen jokatuko du Beasainek, Balmasedaren aurka, larunbatean, 18:00etan. Lehenengo lauek dute Bigarren B mailara igotzeko play offa jokatzeko aukera. Zaleen laguntza eskertuko dute Beasaingo jokalariek.