Eguraldia lagun, eskualdeko dantziak elkartu ziren atzo Beasainen, Aurtzaka dantza taldeak gonbidatuta
Eskualdeko eta Gipuzkoako ehunka dantzari elkartu ziren atzo Beasainen.
Beasaingo kaleak dantzariz bete ziren atzo goiz-eguerdian, eguraldi ona lagun. Aurtzaka dantza taldeak antolatuta, dantzari txikien eguna ospatu zen beste urtebetez. Aurtzakako dantzariez gain, Ordiziako Amets Bide, Errenteriako Ereintza, Garaiko Garaiko dantza taldea, Zaldibiako Iztueta, Legorretako Irrintzi Alai, Urretxuko Lurra, Lazkaoko Oin Arin, Beasaingo Ostadar, Zegamako Tobera eta Zumaiako Txori Txiki dantza taldeak izan ziren gonbidatuak.