Burdina egin dute Burdinola Elkartekoek Legazpin haizeola erabiliz
Telleriarte auzoko Ubitarte etxearen ondoan jarritako haizeola erabiliz, K.A III.mendean egiten zuten eran burdina egitea lortu dute Burdinola elkarteko kideek. Nafarroa Behereko Larla mendian egiten zuten moduan egin dute Telleriarten ere burdina, eta jarritako helburua bete dute antolatzaileek.
Larla mendian egiten zuten eran, Legazpiko barruti siderometalurgikoan ere antzeko burdinolak erabiltzen zituztela uste dute Burdinolako elkartekoek, “haien egitura zehatza” ezagutzen ez badute ere. Burdinolako elkartekoen arabera, “orain arte 124 zepadi edo metal lantegiren aztarna topatu dira dagoeneko”.
Larunbat goizean hasi eta atzo, igandea, bukatu zuten haizeolarekin egindako lana, emaitza onarekin. Izan ere, burdina lortzea zen helburua, eta asmoa betetzea lortu dute.