Burdinola elkartea Trebiñura joango da hilaren 23an
Legazpiko Burdinola elkarteak urteroko kultur ibilaldia egingo du hilaren 23an. Trebiñura joango dira. San Vicentejo eliza, Lañoko kobak, Obekuri eta Trebiñu herria bisitatuko dituzte. 8:30ean irtengo dira, anbulatorio paretik. Parte hartu nahi dutenek 35 euro ordaindu behar dute (bidaia, gida eta bazkaria barne). Burdinola elkarteko kideak ez diren herritarrak ere gonbidatu dituzte ibilaldi horretan parte hartzera. Izena emateko, Pedro Vegari (943730813) edo Jose Luis Ugarteri (943737097) deitu behar zaie edo burdinolaelkartea@gmail.com helbidera idatzi.
Bestalde, igandean Gabiriara joango dira Izadi Zaleak taldearekin batera. 08:30ean irtengo dira, Izadi Zaleak elkartetik. Gabiriko atajue izenekotik joango dira. Bide hau Burdinolakoek eta gabiriarrek garbitu dute. Gabiriatik Ormaiztegira jaitsiko dira eta Legazpira trenez itzuliko dira. Bidean, Gabiriako bainuetxeko iturria eta Errotaberriko lau harriko errota ikusiko dituzte, besteak beste.