Lazaro Ormazabal zenari omenaldia egin zioten atzo Eitzagan, Zumarragan. Pilotalekuko armailak bete zituzten haren lagunek, baita frontoiaren kanpoko aldea ere. Omenaldia Eitzagako plazan hasi zen. Andoni Salamerok hitzak jarri zizkion
Lazaro Ormazabal zenari omenaldia egin zioten atzo Eitzagan, Zumarragan. Pilotalekuko armailak bete zituzten haren lagunek, baita frontoiaren kanpoko aldea ere. Omenaldia Eitzagako plazan hasi zen. Andoni Salamerok hitzak jarri zizkion ekitaldiari eta Ormazabalen alabak ere hitza hartu zuen. Hunkigarria izan zen benetan Eitzagako semeari senideek, lagunek eta bizilagunek egindako omenaldia.
Ormazabalek maitatutako musikak, dantzak eta Eitzagak berak bat egin zuten atzokoan. Bere zaletasunak nahiz izaerak
Oh mamy blues abestiaren bertsio batera ekarri zuten lagunek. Pop Tops taldeak 1971n lau haizetara zabaldu zuen abestia Ormazabalen kuttuna zen eta hura eskaini zioten lagunari taula gainera igo ziren 15 bat kantarik. Ezpatadantza, danborrada, erraldoiak… Ormazabal zenbat bihotzetan geratu den agerian geratu zen atzo, Eitzagan.
The post
Ormazabalen omenaldia jendetza bildu du Eitzagan appeared first on
Otamotz.