Deikaztelun (Nafarroa) egin zuten atzo linearen aurkako ekitaldia. Goierrin zortzi hautagi zerrendak eman diote atxikimendua konpromisoari.
Goi tentsioko linearen aurkako ekitaldia, atzo, Deikaztelun (Nafarroa).
Ezkio-Itsaso eta Deikaztelu (Nafarroa) artean eraikitzekoak diren goi tentsioko linearen aurkako ekitaldia egin zuten atzo Deikaztelun, Esparragoaren azoka egunean. Bertan, proiektuak eragiten dien herrietako hainbat hautagai zerrendak sinatutako konpromisoa ere aurkeztu zuten. Proiektuak eragiten dien 40 herrietako 50 hautagai zerrendak eman diote atxikimendua konpromisoari, horietatik zortzi Goierrikoak.
Hiru puntu ditu hautagai zerrendek sinatutako konpromisoak: linearen aurka egiteko “behar diren ekintza guztiak egitea”, gainontzeko herriekin batera Goi Tentsioko Linearik Ez Plataforman parte hartzea, eta proiektuaren inguruko informazioa herritarren artean banatzea.