Auto bat harrapatu du trenak Itsasondon eta bi lagun zauritu dira
Autoa trenbidea gurutzatzen ari zela gertatu da ezbeharra gaur iluntzean Itsasondon. Trenak aurretik eraman du ibilgailua. Seguratsun sailetik jakinarazi dutenez zaurituta eraman dituzte bi lagunak, emakume bat eta gizon bat, Donostiako Ospitalera.
Iluntzeko zazpiak aldera gertatu da istripua eta suhitzaileek orduerdi inguru behar izan dute bi lagunak autotik ateratzeko. Tren zirkulazioa moztuta egon da bitartean.