Haustura hidraulikoaren aurka, indarrak batuta
Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeei begira, hautagaiei zuzendutako egitasmoa jarri zuten martxan fracking-aren kontrako mugimenduko kideek. Zure botoa; fracking ez goiburua daraman kanpainaren bidez, konpromezu politiko bat eskatu diete, lurrazpitik gasa ateratzeko haustura hidraulikoaren aurka agertzea. Goierri, Sustraia, Landarre eta Usoa izeneko bi proiektuen barnean kokatzen da. Itsasondon, Legorretan, Ezkio-Itsason, Zumarragan, Urretxun eta Partzuergo Orokorrean emanda daude esplorazioak egiteko baimenak, adibidez.
Datorren agintaldia fracking-a geldiarazteko “erabakiorra” izango direla uste dute; horregatik orain alderdi bakoitzak bere jarrera argi agertzea nahi izan dute Fracking Ez! plataformakoek. Agerraldia egin zuten atzo Tolosan atxikimendua eman duten hautagaien zerrenda aurkezteko. EH Bilduk, Podemosek eta Irabazik konpromisoa estrukturalki hartu dutela azaldu zuten; «beste alderdiekin zailago izan zen».
Urretxu eta Zumarragako hainbat bizilagunek ere, hautagaiei konpromezua hartzeko eskatu diete. Agerraldia egin dute iluntzean jasotako atxikimenduen berri emateko.