Irastortza eta Matxain nagusi On Bide elkarteko mus txapelketan
Pasa den asteburuan jokatu dute Gaintzako On Bide elkarteko mus txapelketa. Ardo dastaketa eta bazkaria egin zituzten aurrena, eta ondoren hasi ziren jokoan. Herri mailako txapelketa da eta hamabi bikotek parte hartu zuten. Jose Mari Matxain eta Pako Irastortza izan dira txapela eta lehen saria jaso dutenak; finalean, Ibon Iraolak eta Asensio Garmendiak osatutako bikotea izan zuten aurrean.