Legazpiko Domingo Agirre ikastetxekoek ONCEren lehiaketa bat irabazi dute
Legazpiko Domingo Agirre ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleek ONCEren lehiaketa batean parte hartu dute eta egindako lana Gipuzkoa mailan saritua izan da. Lehiaketaren aurtengo leloa Pertsonengan pentsatzen duten pertsonak izan da eta helburua gizarte ekonomiaren printzipioetan sentsibilizatzea zen. Ikasleek egunkari horri bat egin dute, lau hitz gako hauek erabiliz: ONCE, berdintasuna, lana eta desgaitasuna. Legazpiarrek Gipuzkoa mailako saria irabazi dute eta datorren astean erkidego mailako irabazlea nor den jakinaraziko dute.