Legazpiko Gerdauren instalazioak erabiltzeko hitzarmena sinatu dute
Legazpiko Udalak, Aldundiak, Jaurlaritzaren Sprilur erakundeak eta Gerdauk enpresa honek Legazpin dituen instalazioak erabiltzeko hitzarmena sinatu dute. Sprilurrek plan bat egingo du beste enpresa batzuk Gerdauek erabiltzen ez duen eremuan kokatu daitezen. Helburuak, lursaila eta eraikinak erabiltzea, garapen industriala bultzatzea eta lanpostuak sortzea da. Gerdauk Legazpin 145.000 metroko lursaila du eta 2009tik biltegi bezala bakarrik erabiltzen du.
Lankidetza hitzarmena