Irabazi, Ahal Dugu, PSE-EE eta EH Bilduko ordezkariak elkartu dira Ordizian herritarrei beraien mezuak zabaltzeko
Asteazkena izaki, Ordiziako azoka aukeratu dute alderdi politiko ugarik beraien mezuak eta proposamenak zabaltzeko. PSE-EE arrosak banatzen aritu da, Irabazi hedabideei eguneko adierazpenak egiten, EH Bildu postua jarrita esku orriak ematen, eta Ahal Dugu psotuan sostenguak biltzen.
Irabazi
Irabaziko Marijo Vazquezek, “oinarrietatik lanean” ari direla aitortu du, “herriko jendeari entzun eta haien proposamenak udalera eramateko”. Antton Karrera EBko koordinatzaile ohia ibili da beraiekin.
PSE-EE
PSE-EEko Iñaki Dubreuilek adierazi dutenez, “guk konpromisoa berritzen dugu. Gauzak argi ditugu. Arazoak konpontzen saiatzera goaz udaletxera”. Miguel Huertas PSEren Gipuzkoako presidentea ere larrosak banatzen aritu da.
Ahal Dugu
Ahal Duguren Gipuzkoako ahaldun nagusogaia den Juntxo Iturria izan da Ordizian. “Gu gara aukera berri bakarra. 30 urtean alderdi berak politika berak egiten egon dira Diputazioan. Aldaketa gara”, adierazi du Iturriak.
EH Bildu
Ordiziako EH Bildu koalizioko kideak esku orriak banatzen aritu dira herritarren artean.
Manuel Huertas PSE-EEko Gipuzkoako lehendakaria aritu da larrosak banatzen.
Esku orriak banatzen aritu dira EH Bilduko ordezkariak.
Irabaziko ordezkariak Ordizian.
Sostenguak biltzen aritu da Ahal Dugu.