Zahartzaroa duintasunez bizitzeko bermea eskatu diete pentsiodunek hautagaiei
Populazioaren laurdena izan arren, pentsiodun eta adineko pertsona asko ekonomikoki eta sozialki “gizartetik baztertuta” bizi direla adierazi dute Gipuzkoako Duintasuna elkarteko kideek. Areizaga-Kalebarren plazan egin dute agerraldia Goierri garaiko pentsiodunek,
The post Zahartzaroa duintasunez bizitzeko bermea eskatu diete pentsiodunek hautagaiei appeared first on Otamotz.
Populazioaren laurdena izan arren, pentsiodun eta adineko pertsona asko ekonomikoki eta sozialki “gizartetik baztertuta” bizi direla adierazi dute Gipuzkoako Duintasuna elkarteko kideek. Areizaga-Kalebarren plazan egin dute agerraldia Goierri garaiko pentsiodunek, eta kolektibo horretako pertsonen artean dauden pobrezia eta esklusio egoerak nabarmendu dituzte. Sendagaiak berriro ordaindu beharra eta oinarrizko zerbitzuen garestitzea jo dituzte, besteak beste, probrezia egoeraren arrazoitzat. Areizaga Kalebarren plazan egindako agerraldian hainbat proposamen egin dizkiete pentsiodunek datozen udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiei. Zahartzaroa “duintasunez” bizi ahal izateko bermeak nahi dituztela aldarrikatu dute, eta horretan herriek “erantzukizun handia” dutela. Pentsioen igoera. Besteak beste, pentsiodunentzako eta adineko pertsonentzako laguntzak igotzea eskatu du Duintasuna elkarteak. “Pentsioen igoera posible da udal zerga batzuk jaitsiz eta osasun zerbitzuak behar bezala koordinatuz”, adierazi du Arantxa Corrales elkarteko kideak. Bestalde, kaltetuenen baldintza ekonomiko eta sozialen “etengabeko jarraipena” egitea ere eskatu dute, haientzako bideratuta dauden laguntzak jasotzeko aukera izan dezaten. Laguntzak jasotzeko tramitazioa errazte aldera, “eragozpen burokratikoak” kentzeko eta informazioa aurrez aurre emateko eskaera egin dute, baita gestio guztiak euskaraz egiteko eskubidea bermatzea ere. Etxe egokituak eta aisialdi programak. Asko izan dira pentsiodunen eskaerak, baina denak argiak eta zehatzak. Gizarte zerbitzuen kudeaketa publikoa “azkarragoa eta hurbilagoa” izatea eskatu dute, hala nola, geriatriko, eguneko zentro eta etxerako laguntzena. Era berean, adineko pertsonentzako eta pentsiodunentzako etxe egokituak eraikitzea “beharrezkotzat” jo dute. Aisialdi, gizarte erlazio eta formaziorako programak sortzea ere proposatu dute. Programa horiek publikoak, doakoak eta euskaraz izan beharko lirateke Duintasuna elkartearen ustez, “bizitzako etapa hau aberasgarria eta pozgarria izan dadin”. Beste eskaera batzuk ere egin dituzte gaurko agerraldian, hala nola, pentsiodun eta adinekoen kontseiluak sortzea, Euskal Herrirako mendekotasun lege bat sortzea eta adinekoak zaintzen dituzten pertsonei formakuntza eskaintzea. The post