Gaztedia Zumarragako EAJren lehentasuna izango da
Iñigo Peñagarikanok EAJren programaren berri eman du. Gazteak beren jardunaren lehentasuna izango direla esan du jeltzaleak, “aukera bat izateko eskubidea dute”. Enplegu plan bat martxan jartzeko asmoa agertu du, Eusko
The post Gaztedia Zumarragako EAJren lehentasuna izango da appeared first on Otamotz.
- Gardentasuna eta partaidetza. Udaleko batzar informatiboak herritarrei zabaldu, baita eztabaida foroak ireki ere.
- Gizarte zerbitzuak. Kudeaketa gardenaren alde egin du. Jubilatu etxearen eraberritze proiektua babestuko dute. Etxez etxeko janari zerbitzu baten alde agertu dira, adinekoei zuzendutakoa. Apartamentu tutelatuen proiektua berriz martxan jarri nahi dute.
- Berdintasuna. Indarkeria jasan duten familiei laguntzea ipar gisa jarri du Peñagarikanok eta Urolako geltokia aipatu du espazio gisa. Gizonezkoen inplikazioa bultzatzearen aldeko agertu da. “Datuek Zumarragan gazteen artean indarkeria matxista gertatzen ari dela diote”
- Kultura. Kultur taldeekin sarea osatu nahi dute, udala zerbitzu bezala ikusten du esparru horretan, ingurune sortzaileagoa bultzatu nahi dute, haurrentzako ludoteka bat egin eta entsegu lokalak martxan jarri nahi dituzte gazteez osatutako musika taldeentzat.
- Kirola. Balioak berreskuratzearen alde egin du et adinekoen kirolari bultzada eman nahi diote. Urretxuko Udalarekin elkarlanaren beharra ikusi du.
- Euskara. Ezagutzak gora egiten duen arren, “Zumarragan euskara gutxi entzuten da”. Batez ere aisialdian sustatzearen alde agertu da eta “udalak, bere mezua sinesgarri egin nahi badu, udal barruan ere euskara bultzatu beharko du”.
- Ingurumena. Aire kalitatearekin daukagun arazoa garbia dela dio. Mankomunitatean landu beharreko gai gisa ikusten du. Urola ibaiaren egoera hobetzeko urratsak lehenbai lehen ematearen alde agertu da. Gaikako zabor bilketaren alde egin du, bosgarren edukiontziaren partaide direla dio eta Zumarragako datuak ikusita bultzada eman behar zaiola esan du.
- Hirigintza eta auzoak. Auzoak “era ezberdinean zaintzen” direla dio alkategai jeltzaleak. Eitzagan estalitako gune bat sortuko lukete pilotalekua estalita, adinekoentzat zentro bat sortzeko asmoa agertu du eta jolas parke baten beharraz ohartarazi du. Etxeberrin haur parkea estaliko lukete. Leturian Gi-632 errepidearen bulebarizazioaren alde lan egiteko konpromisoa hartu du eta igogailuaren zein San Isidroko lotunea ondoen egiteko formula bilatzeko asmoa agertu du. Urola kalean oinezkoei tokia egiteko beharra azpimarratu du. Artiz auzoan Telefonicako antena handik ateratzeko konpromiso irmoa azaldu du eta Muno eraikuntza enpresaren orubean aparkaleku bat egiteko aukera aztertuko dutela esan du. Kalebarren urbanizatzeko eta Euskadi plazako arkupeak egokitzeko asmoa agertu du. Goiko aldean bidegorri bat egingo lukete, gerora erdigunearekin lotuko luketena. Okendo kalean Beasaindik datozen ibilgailuen sarrera egiteko aukeraz aritu da.
- Garapen ekonomikoa. Goierri beheko herrien indarra azpimarratu du, “laguntzeko prest daude eta gu haiengan hurbiltzearen alde gaude”. Enpresa txikiak produktuaren eta prozesuaren jabe izan behar direlakoan dago eta mankomunitatetik bultzada eman behar zaiela dio. Prestakuntzan gakoa jarri du alkategaiak, “lana egongo dela esan digute, baina prestatutako langileentzat”.
- Merkataritza. Merkatarien plataforma digital bat martxan jarri, neurrira diseinatutako prestakuntza eta erakuslehio izango diren lokalen alokairua aipatu ditu.
- Prestakuntza. Ugle eskola geriatriko zaharrera zabaltzeko aukera ikusi du, prestakuntza eta lana uztartzearen alde egin du.
- Gaztedia. “Nahiko berdintasunezko gizartea da euskalduna, baina gazteenak ez daude ondo, krisiaren ondorioak nozitu dituzte. Gazteak gure lehentasuna izango dira eta horregatik gazteekin amaitu nahi izan dugu gure aurkezpena”.