Hasierako ibilbidea moztu egin dute eguraldiak baldintzatuta; korrikalariek jaitsierari diote beldurrik handiena
Lauak puntuan irten da Kilometro Bertikaleko lehenengo korrikalaria. Eguraldi traketsaren ondorioz, ibilbideak 2.875 kmko luzeera izango du; 889 mko altuera.
150 korrikalarik dute izena emanda eta tartean dira 12 goierritar. Imma Aranburu (Idiazabal), Itsasne Galfarsoro (Legazpi), Imanol Etxeberria (Beasain), Anartz Etxeberria (Idiazabal), Joseba De la Hera (Zegama), Urko Egimendia (Zegama), Pello Eskisabel (Ordizia), Luis Malkorra (Zegama), Unai Oria (Zaldibia), Guillermo Pinillos (Zegama) eta Adur Ruiz de Azua (Ormaiztegi).
Iñaki Lasa zegamar korrikalariak Arriaundira abiatu aurretik Goierriko Hitzari adierazi dionez, “Zatirik gogorrena kendu dute. Dena den, igoerak baino beldur handiagoa ematen dit jaitsierak”. Igandeko maratoian ere parte hartuko du Lasak.
Aitxuri Herri Eskolako haurrak korrikalariak animatzen aritu dira herriko plazan.