IzalBaik webgunea egin du proiektuak herritarrei zabaltzeko
Idiazabalgo IzalBai alderiak jakinarazi du webgune bat egin duela, herrirako garatu duten proiektua idiazabaldar guztiei helarazteko.Webgunea www.izalbai.eus helbidean dago, eta azaldu dutenez, azken legegintzaldian egindako eta garatutako proiektuen e...
Webgunea www.izalbai.eus helbidean dago, eta azaldu dutenez, azken legegintzaldian egindako eta garatutako proiektuen errepaso bat ikusi daiteke. Horrekin batera, baita «datozen lau urteetarako aurkeztu duten inbertsio plan zehatza ere».
Webgunean jaso duten informazioa eta hauteskundeetarako prestatu duten programa asteburu honetan banatuko dutela jakinarazi du IzalBai alderdiak.
«Egin direnak, egingo direnak eta taldearen argazkia» jaso dituzte programan. Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetan bozka ematera joateko deia egin nahi diete idiazabaldarrei. «Gehien gustatzen den proiektuari botoa ematea garrantzitsua» dela esan dute.













