![CFMImA4WYAAQ-1a](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/05/CFMImA4WYAAQ-1a.jpg)
Goizeko bederatziak puntu puntuan abiatu dira korrikalariak Zegamako plazatik Aizkorrira bidean, hamalaugarren Zegama-Azikorri mendi maratoiari hasiera emanez. Guztira 42 kilometroko ibilbide luzea dute aurretik, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko bideetan zehar. Zerua lainotuta goibel esnatu den arren, giro bikaina dago Zegaman.
Denera 450 partaide abiatu dira irteera puntutik, horietatik 63 dira goierritarrak. Aurten Europako Txapelketa ere jokatuko da, gainera. Skyrunning goi mendietako modalitateko onentsuenak Zegaman izango dira. Distantziako 42,195 kilometro ofizialak izango dituzte aurretik (%55 inguru da teknikoa). 2.736 metroko igoera metatua du ibilbideak. Gehienez zortzi orduan egin beharko dute. Lehenbizikoak eguerdiko ordubaterako helmugan sartzen izango dira.
Azken unera arte jakin ez den arren, azkenean, gainera, Kilian Jornet ere irteera puntuan abiatu da.
Zegamako herritik Otsaurtera (7. km) igoko dira. Ultzamatik Atabarretara (13,5. km), eta handik gora Aratz (16,1) dute lehen malda pikoa. San Adrianera jaitsi, eta Santi Espiritutik (19,6) Aizkorriko erdiguneraino (22,1) joko dute. Aitxuri bitartean mendizerraren gailur harkaiztsua igaro, eta Oltze eta Urbiatik gora Andraitzetik barrena gaindituko dute Aizkorri.