Nagusi izan da errezildarra, hiru harriekin altxaldi gehiena eginda; Hodei Iruretagoiena Izeta IV. izan da bigarrena eta hirugarren Mikel Lopetegi
![Aimar Irigoienek jaso du txapela](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/05/20150517_132918.jpg)
Aimar Irigoienek jaso du txapela
Beasaingo Loinatz jaien barruan, herri kirol jaialdian, harri jasotzaileak izan dira aurten protagonistak. Gipuzkoako harri txikien lehiaketa jokatu da. Bost gazte izan dira lehian: Mikel Lopetegi, Hodei Iruretagoiena Izeta IV., Iñigo Izagirre, Urtzi Telleria eta Aimar Irigoien. Ordena horretan, 125 kiloko harri zilindrikoarekin, 9 arroako harri kubikoarekin eta 100 kiloko esferarekin egin behar izan dute gaurko lana, hiru minutuko saioetan.
Hiru saioetan, errezildarra izan da nagusi. Hiru harriekin, 78 altxaldi egin ditu. Bigarrena Izeta IV.a izan da, 70 altxaldi eginda. Txapelketako kiderik gazteenak, Mikel Lopetegik lortu du hirugarren postua, 69 altxaldirekin. Laugarrena Urtzi Telleria izan da 63 altxaldi eginda, eta bosgarrena, Iñigo Izagirre, 57 altxaldirekin.
![Aimar Irigoien harri kubikoarekin lanean](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/05/20150517_125200-300x180.jpg)
Aimar Irigoien harri kubikoarekin lanean
![Aimar Irigoien 125 harri zilindrokoa altxatzen.](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/05/20150517_125153-300x180.jpg)
Aimar Irigoien 125 harri zilindrokoa altxatzen.