Zegama Aizkorri mendi maratoia jokatzen ari den bitartean, lasterketa egin dute juniorrek ere.
Jan Margarit (46:30) eta Leire Fernandez (1:56:11) izan dira Zegama Aizkorriko Junior Trailean irabazleak. Goizeko 10:30ean abiatu dira Zegamako udaletxe aurretik
Lide Urrestarazu (58:01) ordiziarra bigarren posturaino igo da sailkapen nagusian; lehen emakumezko goierritarra izan da. Mutiletan Aitor Intsausti zaldibiarra izan de lehen goierritarra (51:48). Gustura sartu da ordiziarra helmugan. Leire Ferndandez irabazlea ibilbide guztian zehar urruti ikusten zuela aitortu du helmugan, baina pozik gelditu da egindako lasterketarekin.