Tadei Pvikek amaitu du lehen postuan aurtengo Zegama-Aizkorri mendi maratoia; lehia estua egon da hasieratik, eta italiarrak lortu du garaipena azkenean. Bigarren sailkatu da Manuel Merillas espainiarra, eta haren atzetik Pere Rullan kataluniarra. Goierritarren artean lehena Aritz Egea urretxuarra izan da.
Lehen emakumea Azahara Garcia izan da, eta bere atzetik sartu dira helmugan Paula Cabreiro eta Oihana Kortazar. Maila altua nabarmendu du Kortazarrek eta maila honekin hirugarren egitea luxua dela adierazi du.
Aritz Egeari dagokionez, bigarren eta hirugarren postuan ere egon da urretxuarra lasterketako hainbat puntutan, baina lasterketa hasi aurretik esan duenez, ez ditu sentsazio onak izan eta laugarren amaitu du. Kilian Jornet izan da aurten sorpresetako bat. Azken orduan baieztatu zuen parte hartzea eta gaur ez du zortzigarren garaipenik lortzerik izan; Nepaldin bueltan tripetako miña jarri zaio eta azken kilometroak eta metroak oinaz egin ditu.
Goierritarren artean helmugara iritsi den lehen goierritarra, berriz, Elena Calvillo beasaindarra izan da. Hala, Calvillok eta Egeak eskuratu dute urtez urte Goierriko Hitza egunkariak Zegama-Aizkorri maratoiko lehen goierritarrei ematen dien saria.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.