Urretxuko eta Zumarragako Mairi emakume elkarteko egoitzan egon da gaur Juan Carlos Cano Aristoy PPko Ahaldun Nagusirako hautagaia. “Ageriko injustiziatzat” du Cano Aristoyk emakumezkoek gizonezkoek baino %30 gutxiagorainoko soldata izatea,
Urretxuko eta Zumarragako Mairi emakume elkarteko egoitzan egon da gaur Juan Carlos Cano Aristoy PPko Ahaldun Nagusirako hautagaia. “Ageriko injustiziatzat” du Cano Aristoyk emakumezkoek gizonezkoek baino %30 gutxiagorainoko soldata izatea, “EAJk, PSE-EEk eta Bilduk, dirutza publikoak inbertitu dituzten arren, ere ez dute bidegabekeria honekin amaitu”. PPk injustizia honekin behin betiko amaitu nahi du, “guk, beste alderdiek ez bezala, helburu hori ipar jarriko dugu datorren agintaldian”.
Gipuzkoan dauden 60.000 enpresekin lan egiteko asmoa dute. “Zigilu bat sortuko dugu eta zigilua eskatzen duten enpresek Gipuzkoako helburu sozialen alde lan egiten ari direla segurtatu ahal izango dute. Hain zuzen, emakumezkoak, soldatari dagokionean, ez dituztela baztertzen segurtatu ahal izango dute”.
Beste lan esparru bat ere zehaztu du Cano Aristoyk, “lana eta familia bateragarriak egin nahi ditugu. Horrenbestez, familiei erraztasunak eman nahi dizkiegu hazi eta bizi kalitate hobea izan dezaten”. PPk proposatuko duen Familientzako Planaren ardatza izango da kontziliazioa, “gure helburua jaiotze tasari bultzada ematea da, seme-alabak edukitzea ezin daiteke luxu bat izan”. Bateragarritasun hori lortu bidean, familia buruek bere seme-alabekin denbora izateko aukerak sortu nahi dituzte, “demografia datuak iraultzeko modu bakarra da eta, aldi berean, zerbitzu publikoei eusteko bide bakarra ere”.
The post
Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko ezberdintasunekin amaitu nahi du Gipuzkoako PPk appeared first on
Otamotz.