Beasaingo Loinatz jaietan egun handia dute gaurkoa: Koadrillen egun nagusia delako batetik; zaindaria gurtzeko eguna delako bestetik. Goizean goizetik, fededunak prozesioan joan dira Loinazko San Martinen basilikara, meza eta erromeria ospatzera. Gazteak berriz, La Salle inguruan elkartu dira, koadrillen arteko areto futbol txapelketako finala ikustera. Partida estu baten ondoren, Zintzharri taldeak mendean hartu du Los Chicos del Maiz aurkaria.
Koadrillen eguna izaki, blusa koloretsuz jantzita atera dira kalera beasaindarrak. Txarangen doinuek lagunduta, poteo garaia dute eguerdian; aurki, bazkaltzeko elkartuko dira denak. Festak, arratsaldetik goizaldeko ordu txikietara arte iraungo du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.