Anjel Errazu, Luis Angel Tellez eta Jorge Anduezaren azken osoko bilkura
Legealdiko azken osoko bilkura egin dute Urretxun. Besteak beste, udal eraikin eta lokalen garbiketa zerbitzua herriko Kelsalin enpresari ematea erabaki dute. Osoko bilkuraren amaieran Anjel Errazu, Luis Angel Tellez eta
The post Anjel Errazu, Luis Angel Tellez eta Jorge Anduezaren azken osoko bilkura appeared first on Otamotz.
Legealdiko azken osoko bilkura egin dute Urretxun. Besteak beste, udal eraikin eta lokalen garbiketa zerbitzua herriko Kelsalin enpresari ematea erabaki dute. Osoko bilkuraren amaieran Anjel Errazu, Luis Angel Tellez eta Jorge Andueza agurtu dituzte. Izan ere, ez dira igandeko hauteskundeetako zerrendetan aurkezten. Udalak koadro bana oparitu die. Tellezek eskerrak eman dizkie udalbatza kideei eta urte oso onak pasa dituela esan du. Elkarrekin lan egiteko eskatu eta zortea opa die. Errazuk ere hitz batzuk izan ditu bere udalbatza kideentzat. “Herriaren onerako lan egin dugu, elkarrekin. Dagoeneko urte batzuk baditut eta lan hauek beste batzuen esku uztea erabaki dut. Ziur ondo egingo duzuela”.
The post Anjel Errazu, Luis Angel Tellez eta Jorge Anduezaren azken osoko bilkura appeared first on Otamotz.