
Aurten 424 jokalarik parte hartuko dute, 34 taldetan banatuta. Neskez osatutako bost taldek eman dute izena. Finala uztailaren 4an jokatuko dute. Ondoren, sariak banatuko dituzte. Lehen hiru sailkatuentzat, gol gehien sartu dituen jokalariarentzat eta jokalari onenarentzat sariak egongo dira. KTE elkarteak, Attikok, Ibargutxi kirol-dendak eta Ilinti merkatari elkarteak emango dituzte sariak.
Legazpiko futbol-7 txapelketa 2008an jarri zuten martxan. Lehen urte hartan 20 taldek eman zuten izena. Ekitaldi jendetsuena iazkoa izan zen: 476 jokalarik parte hartu zuten, 38 taldetan banatuta.