Prestakuntza ikastaroak eta kirol eragileekin bilkurak egingo dituzte kirol mundua euskalduntze aldera
Urretxu-Zumarragako kirola euskalduntzeko lan taldeak kirola euskaraz lelopean manifestu bat kaleratu zuen iaz, aurten kirol mintzodromoa egin dute eta, orain, aurrera begira dituzten asmoen berri eman dute. Hain zuzen, prestakuntza
The post Prestakuntza ikastaroak eta kirol eragileekin bilkurak egingo dituzte kirol mundua euskalduntze aldera appeared first on Otamotz.
Urretxu-Zumarragako kirola euskalduntzeko lan taldeak kirola euskaraz lelopean manifestu bat kaleratu zuen iaz, aurten kirol mintzodromoa egin dute eta, orain, aurrera begira dituzten asmoen berri eman dute. Hain zuzen, prestakuntza ikastaroak egingo dituzte datorren ikasturtea hasi baino lehen eta kirol eragileekin bilduko dira, hala klubetakoak nola zerbitzu publikoetakoak, lankidetza prozesu bati ekiteko.
Bide batez, lantaldeak mintzodromoak emandako uztaren berri eman du. Kirola egiten duzun gunean euskaraz egiten al da? eta zure ustez zeintzuk dira arrazoiak eta zer egin liteke euskara gehiago erabiltzeko? galderak formulatu zizkieten mintzalagunei. Erantzunak, besteak beste, honakoak izan ziren:
- Eskola kirolean euskararen erabilera bermatuta dagoela uste dute, nahiz eta gurasoak gazteleraz aritu sarritan.
- Kirol zerbitzuetan gaztelaniaz egiteko joera dago, banakako harremanak euskaraz egiteko aukera gehiago dago. Musika eta irratia gaztelaniaz jartzen dela ohartarazi zuten.
- Kirol elkarteetako zuzendaritzek gazteleraz funtzionatzen dute. Paisaia elebiduna da nagusiki. Azken urteetan hobera egin da erabileran.
- Euskarazko hiztegi teknikoa falta da kirolaren esparruan, joera pertsonalen menpekotasuna dago, gidaritza lana funtsezkoa da, eredua ematea ezinbestekoa da, gakoa kontzientziazioa da, irizpide falta orokorra dago.
The post Prestakuntza ikastaroak eta kirol eragileekin bilkurak egingo dituzte kirol mundua euskalduntze aldera appeared first on Otamotz.