Zeraingo EH Bilduk zerrenda "berria" eta "anitza" aurkeztu du
Udalarentzat herritar guztiak "berdinak" izatea, eskola indartzea eta gazteei herrian bizitzeko aukera ematea proposatu dute, besteak beste.

Zeraingo EH Bilduko kideak: Amaia Junquera, Arantxa Ruiz de Larrinaga alkategaia eta Jose Mari Apaolaza. / Maialen Igartua
Zerrenda anitza Zeraingo EH Bilduren zerrenda osatzen duten kide guztiak berriak dira udalean, eta jatorri anitzekoak. Hori bai, batzuk Zerainen jaioak ez izan arren, “denak zeraindarrak” direla nabarmendu du Ruiz de Larrinagak. “Denetik daukagu zerrendan: jubilatuak, langileak, lehen sektorekoak, ikasleak…”. Generoari dagokionez ere aldaketa dago, lehen aldia baita Zeraingo udalerako emakumezko alkategaia aurkezten dena. Herri Kandidaturak zerrenda erretiratu izana “tristea” dela adierazi dute, elkarlanean aritzea baitzen beren helburua. Dena den, udaletik kanpo bada ere, elkarlan horri ez diotela aterik itxiko argitu dute, eta herritar guztiengana iristen saiatuko direla.