Aritz Egea eta Sandra Sevillano garaile UZTrail proba
Hasieratik lasterketa buru jarrita egin ditu urretxuarrak ibilbideko 22 kilometroak, Urretxu eta Zumarraga batzen dituen Areizaga-Kalebarren plazan hasi eta bukatu. Ibilbide berria izan dute aurten korrikalariek, asfalto gutxiagorekin eta mendian
The post Aritz Egea eta Sandra Sevillano garaile UZTrail proba appeared first on Otamotz.
Hasieratik lasterketa buru jarrita egin ditu urretxuarrak ibilbideko 22 kilometroak, Urretxu eta Zumarraga batzen dituen Areizaga-Kalebarren plazan hasi eta bukatu. Ibilbide berria izan dute aurten korrikalariek, asfalto gutxiagorekin eta mendian gora eta behera kilometro gehiago eginda.
1600 metroko desnibel positiboarekin Beloki, Izazpi eta Irimo mendiak igo behar izan dituzte lasterkariek, eta Urretxuko zein Zumarragako paisairik esanguratsuenetatik igaro, Antioko ermita ondotik bi aldiz, edo Santa Barbaratik, esaterako. Proba herrikoia ere jarri dute antolatzaileek, 11 kilometrokoa. Desnibela, berriz, 800 metrokoa izan da.
UZtrail probako sailkapena (sailkapen osoa kirolprobak.com helbidean)
Gizonak (ibilbide luzea):
- Aritz Egea (1:57:28)
- Joanjo Igartzabal (2:02:23)
Iban Letamendi (2:03:37)
Emakumeak (ibilbide luzea):
- Sandra Sevillano (2:29:17)
- Alizia Olazabal (2:32:25)
- Zuriñe Frutos (2:46:54)
Gizonak (ibilbide motza):
- Iban Murua (1:02:09)
- Asier Apezetxea (1:02:18)
Imanol Lukanbio (1:02:47)
Emakumeak (ibilbide motza):
- Olatz Unanue (1:15:47)
- Laia Molina (1:24:50)
Ainhoa Lasa (1:26:32)
The post Aritz Egea eta Sandra Sevillano garaile UZTrail proba appeared first on Otamotz.