Behera egin du parte hartzeak Goierrin 2011ko datuekin alderatuta
Egurdiko 15:00etan bildutako datuen arabera, herritarren %40,73k eman du botoa Goierriko hautes lekuetan. 2011n ordu berean jasotako datuekin alderatuz, baxuagoa. Orduan %44koa zen parte hartzea. Edonola ere, Gipuzkoakoa baino altuagoa izaten ari da boto kopurua Goierrin, herrialdean %37,39k zuen emana botoa ordu horretarako.
Altzaga da ordu horretarako parte hartzerik altuena izan duena, %49,66koa. Zerain, berriz, baxuena duena, %21,18koa.
Espainiako Barne Ministerioak arratsaldeko 18:00etan emango ditu, berriz, parte hartze datuak.
Parte hartzea 15:00etan, herriz herri:
- Altzaga: %44,26
- Arama: %49,66
- Ataun: %46,56
- Beasain: %31,44
- Ezkio-Itsaso: %39,23
- Gaintza: %47,47
- Gabiria: %38,52
- Idiazabal: %43,00
- Itsasondo: %37,81
- Lazkao: %38,28
- Legazpi: %40,66
- Legorreta: %42,45
- Mutiloa: %33,17
- Olaberria: %44,84
- Ordizia: %36,87
- Ormaiztegi: %46,13
- Urretxu: %38,61
- Segura: %44,82
- Zegama: %46,58
- Zaldibia: %48,10
- Zerain: %21,18
- Zumarraga: %38,61