Gorakada nabarmena izan du Goierrin EAJk
EH Bildu izan da bailaran alderdi bozkatuena. Abstentzioa, berriz, %35,20koa izan da.
Iluntzeko zortzietan hauteslekuak itxi dituztenetik zenbatu dituzte botoak Goierriko herri guztietan. Zumarragako eta Ordiziako datuen faltan, EH Bilduren beherakada eta EAJren gorakada dira nabarmentzekoenak. Bailaran EH Bildu izan da babes zabalena jaso duena 11.991 botorekin, nahiz eta 5 zinegotzi galdu dituen. EAJk guztira 10.774 boto eskuratu ditu eta 43 zinegotzi, duela lau urte baino 17 gehiago. PSE, Irabazi eta Ordizian Ordizia Orain giltza izango dira udal osaketetan. Abstentzioak gora egin du, %35,20koa izan da; %32,76 izan zen. Beasainen 2.902 botorekin irabazi du Aitor Aldasoro alkategai duen EAJk eta 1.870ekin gelditu da EH Bildu. 2011n 1.949rekin irabazi zuen EH Bilduk eta 1.905 bototan gelditu zen EAJ. Aurten PSEk 842 boto eskuratu ditu eta bi zinegotzi izango ditu. PP, berriz, 194 botorekin udaletik kanpo geldituko da. Pozik agertu da Aitor Aldasoro gehiengo osoa lortuta. Herritarrekin urte eta erdi lanean eman duela azaldu dio Goierriko Hitzari emaitzak jakin berritan; baina oraindik are babes gehiago lortzeko lanean segiko dutela dio. Lazkaon, Urretxun eta Legazpin ere EAJ izan da nagusi. Lazkaon EAJk 1.284 boto eskuratu ditu eta 7 zinegotzi izango ditu. EH Bilduk, berriz 1.176 boto lortu ditu eta PSEk 196. 2011n 1.289 eskuratu zituen EHBilduk eta 921 EAJk. Urretxuren kasuan EAJk 1.248 botorekin bost zinegotzi izango ditu eta beste bost izango ditu EH Bilduk 1.234 botorekin. Diferentzia eskasarekin, giltza izango dira PSE eta Irabazi. Lehenak bi zinegotzi izango ditu 539 boto eskuratuta eta Irabazik beste bat 293 botorekin. PP 102 bototan gelditu da Urretxun. Legazpin 1.905 botorekin EAJ izan da nagusi, bost zinegotzi izango dituzte. EH Bilduk ere 1.711 botorekin 5 zinegotzi izango ditu. PSEk 643 boto lortu ditu eta 2 zinegotzi izango ditu, Irabazik 404 botorekin 1. Udal osaketa aldatu egingo da Ordizian ere. Jose Miguel Santamariaren EAJk izan du gehiengoa 1.754 botorekin (5 zinegotzi); EH Bilduk 1.672 lortu ditu; Ordizia Orainek 637 (2 zinegotzi) eta PSEk zinegotzi bat. Irabazik 102 boto eskuratu ditu eta PPk 81. Zumarragako datuak zenbatzen amaitzeko diren arren, Mikel Serrano izango da berriro alkate. PSEk 8 zinegotzi izango ditu, EH Bilduk 2, EAJk 2 eta Irabazik 1. Alderdirik bozkatuenak herriz herri: