Guztira 53.000 goierritarrek eman ahal izango dute botoa, gaur
70 hautagaitza aurkeztu dira udaletarako.
Ordizia da hautagaitza gehien dituen herria: sei zerrenda. Urretxu, Zumarraga eta Legazpin, berriz, bosna alderdik aurkeztu dute hautagaitza, eta gutxiagok gainontzeko herrietan. Nabarmentzekoa da, esaterako, Arama Altzaga eta Zerainen kasua: azken hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zuten herri horietan, baina aurtengoetan bi hautagaitza izango dira herri horietako bakoitzean. Gipuzkoako Batzar Nagusietarako, berriz, zortzi alderdien artean aukeratu ahal izango da: EH Bildu, EAJ, PSE-EE, PP, Ahal Dugu, UPyD, Irabazi eta Ciudadanos.
Goizeko bederatzietan ireki dira hauteskunde-kolegioak eta iluntzeko zortziak arte egongo dira irekita. Hautes lekuak itxi eta handik aurrera jakingo dira emaitzak.
Udalen eta Gipuzkoako Batzar Nagusien osaketa erabakitzeko hauteskundeak izango dira gaurkoak. Guztira, 52.967 goierritarrek eman ahal izango dute botoa. Bailaran
Jarraipen berezia Goierriko Hitzak Hauteskundeen jarraipen berezia egingo du gaur Goierriko Hitzak. Egunean zehar kronikak, irudiak… eta iluntzeko zortzietatik aurrera, lehen emaitzak ematen hasiko gara. Bihar, hauteskunde hauetako xehetasun guztiak bilduko dituen zenbaki berezia aterako da paperean.