Mikel Serrano: "Inoiz baino gertuago sentitu dut jendea kanpaina honetan"
Goizeko bederatzietan Zumarragako La Salle ikastetxeko hautes-lekua irekitzerako bertan zegoen Mikel Serrano PSE-EEren alkategaia. Goiztiar eman du botoa alkategaiak, hauteskunde hauetan ere gehiagoa lortzeko itxaropenarekin. Zumarragan jarri ditu indarrak Gipuzkoako PSE-EEk; bertako alkatetza errepikatzea estrategikoa duelako. Edonola ere, Zumarragan zinegotzi gutxiagorekin eta hautagaitza gehiagorekin, akordioak beharko direla dirudi alkatetzak lortzeko.
Azken sei hilabeteetan eta, bereziki, azken hamabost egunetan herritarren animoak “inoiz ez bezala” sentitu dituela adierazi dio Serranok Goierriko Hitzari. “Oso gertu sentitu dut jendea; espero dut zortzietan emaitzak horren isla izatea”, esan du.