Altzagako Artea Taldeak jarraituko du, gehiengo osoz
ALTZAGA // Altzagako Artea Taldeak gehiengo osoarekin irabazi ditu udal hauteskundeak. Guztira, 59 boto jaso ditu eta bereak izango dira 5 zinegotziak. Egutera taldeak, berriz, zazpi boto jaso ditu. Parte-hartzea %72koa izan da, 2011n baino zazpi puntu...
ALTZAGA // Altzagako Artea Taldeak gehiengo osoarekin irabazi ditu udal hauteskundeak. Guztira, 59 boto jaso ditu eta bereak izango dira 5 zinegotziak. Egutera taldeak, berriz, zazpi boto jaso ditu. Parte-hartzea %72koa izan da, 2011n baino zazpi puntu txikiagoa. Eluska Ibarguren, Mitxel Arizkorreta, Andoni Olano, Iñigo Olano eta Alazne Aramendi izango dira zinegotziak; horietatik aterako da alkatea.