EAJk 14 botogatik irabazi dio EH Bilduri Urretxun
URRETXU. Jon Luqui izango da alkate berria. Jeltzaleek 2001n baino 291 boto gehiago lortu dituzte. EAJk bost zinegotzi lortu ditu, EH Bilduk beste bost, PSE-EEk bi eta Irabazik bat. Urretxun ere EAJ izan da alderdi bozkatuena. Jeltzaleek ozta-ozta ira...
URRETXU. Jon Luqui izango da alkate berria. Jeltzaleek 2001n baino 291 boto gehiago lortu dituzte. EAJk bost zinegotzi lortu ditu, EH Bilduk beste bost, PSE-EEk bi eta Irabazik bat.
Urretxun ere EAJ izan da alderdi bozkatuena. Jeltzaleek ozta-ozta irabazi dute: EH Bilduk baino 14 boto gehiago eskuratu dituzte. Jeltzaleek bost zinegotzi lortu dituzte, EH Bilduk beste bost, PSE-EEk bi eta Irabazik bat. Amaitu berri den legealdian, EH Bilduk sei zinegotzi izan ditu, EAJk lau, PSE-EEk bi eta Hamaikabatek bat.
EH Bilduk 2011n baino 33 boto gehiago lortu ditu, baina EAJk bere emaitzak askoz ere gehiago hobetu ditu: duela lau urte baino 291 boto gehiago lortu ditu. Orduan Hamaikabatek 298 boto lortu zituen. Badirudi, beraz, duela lau urte Hamaikabati botoa eman ziotenek oraingoan EAJri eman diotela.
Sozialistek zinegotzi kopuruari eutsi egin diote eta Ahal Duguk zinegotzi bat lortu du (botoen %8,36). PPk botoen %2,91 lortu du.
Jon Luqui EAJren hautagaia eta alkate berria «pozik» ageri zen. «Estu egongo zela uste nuen. Garaipen hau aurreko legealdietako zinegotzien lanari esker lortu dugu: Itziar Agirre, Anjel Errazu, Victor Perez, Pitus Berriotxoa… eta gainontzeko guztiak. Nik oraindik ez dut gauza handirik egin», aipatu zuen. Guztiekin hitz egingo zuela gehitu zuen. «Guztiekin hitz egin behar dut guztion artean Urretxuk zein norabide hartu behar duen adosteko».