EAJk alkatetza berreskuratu du Lazkaon
LAZKAO. Zazpi zinegotzi lortu dituzte jeltzaleek. EH Bilduk sei zinegotzi izango ditu. PSE-EEk ez du zinegotzirik lortu Duela lau urteko udal hauteskundeetan Bilduk lortu bazuen ere boto kopururik handiena, Gipuzkoako herri askotako joerari berdina ja...
LAZKAO. Zazpi zinegotzi lortu dituzte jeltzaleek. EH Bilduk sei zinegotzi izango ditu. PSE-EEk ez du zinegotzirik lortu
Duela lau urteko udal hauteskundeetan Bilduk lortu bazuen ere boto kopururik handiena, Gipuzkoako herri askotako joerari berdina jarraituz, berriz ere EAJ alderdiak eskuratu du gehiengoa Lazkaon. Jeltzaleek 1.284 boto eskuratu dituzte; duela lau urte 921. Gehiengo osoaren jabe egin da EAJ.
EH Bilduk, berriz, beherakada izan du: atzo 1.176 boto eskuratu zituen koalizioak eta duela lau urte, 1.289. Alderdi jeltzaleak 109 botoren aldea atera dio koalizio abertzaleari.
PSE-EE alderdiak ere jaitsiera nabaria izan du. Atzo 196 boto paper jaso zituzten sozialistek; duela lau urte, 285.
EAJk gehiengo osoa
Zinegotzi kopuruari dagokionean, EAJk zazpi zinegotzi eskuratu ditu, eta EH Bilduk 6. Atzoko emaitzen ondorioz, aurreko urteetako joeraren aurka, sozialistek ez dute zinegotzirik lortu Lazkaon. Zortzi botoren faltan geratu dira sozialistak. Beraz, Lazkaoko Udala alderdi abertzalez soilik osatuta egongo da datorren legealdian.
Parte hartze datuei erreparatuta, atzoko udal hauteskundeetako partehartzea %67,19koa izan zen Lazkaon. EAJk botoen %47,26 eskuratu du; EH Bilduk botoen %43,25; eta PSE-EEk botoen %6,47.
Aurretik 32 urte
Atzoko emaitzak kontuan izanda, EAJk berreskuratu egin du Lazkaoko alkatetza. Felix Urkolak, beraz, beste lau urte egingo ditu Lazkaoko Udalaren arduradun; aurretik zortzi urte izana da herriko alkate, 1999tik 2007ra bitartean. 2011ra arte, EAJk alkatetza izan zuen 32 urtez Lazkaon.