EAJk garaipen argia lortu du Legazpin
LEGAZPI. Jeltzaleek bost zinegotzi lortu dituzte, EH Bilduk beste bost, PSE-EEk bi eta Irabazik bat. Koldobike Olabide izango da alkate berria. Parte hartzea ia %5 igo da, baina EH Bilduk ia 300 boto galdu ditu Legazpin EAJk ia 200 botoko aldearekin i...
LEGAZPI. Jeltzaleek bost zinegotzi lortu dituzte, EH Bilduk beste bost, PSE-EEk bi eta Irabazik bat. Koldobike Olabide izango da alkate berria. Parte hartzea ia %5 igo da, baina EH Bilduk ia 300 boto galdu ditu
Legazpin EAJk ia 200 botoko aldearekin irabazi du Legazpin. Duela lau urte EH Bilduk gehiengo absolutua lortu zuela kontuan hartuta, iraultza egon dela esan daiteke. Zaborraren gaiak zalaparta handia sortu du herrian eta EH Bildu plataformaren galdeketari muzin egin eta sistema mistoa ezartzeagatik zigortu dutela esan daiteke.
EAJk 1.905 boto eta bost zinegotzi lortu ditu, EH Bilduk 1.711 eta bost zinegotzi, PSE-EEk 643 eta bi zinegotzi eta Irabazik 404 eta zinegotzi bat. Duela lau urteko emaitzekiko, EAJk 1.093 boto eta hiru zinegotzi lortu zituen (Hamaikabatek 404 eta zinegotzi bat), EH Bilduk 2.002 eta zazpi zinegotzi eta PSE-EEk 669 eta bi zinegotzi. PSE-EE ere sistema mistoaren aurka azaldu da, baina ez du horrenbesteko etekin atera.
Herritarrei eskerrak
Koldobike Olabide EAJren hautagaia pozik ageri zen atzo. «Parekatuak egongo ginela eta irabaztea oso zaila izango zela uste genuen. Oso pozik gaude. Legazpiarrei eskerrak eman nahi dizkiet gugan jarri duten konfiantzagatik. Gogor lan egingo dugula zin egiten diet», aipatu zuen.
Herritarrek aldaketa nahi zutela gehitu zuen. «Azken lau urteetan inposizioa nagusitu da eta herritarrek ez dutela hori nahi esan dute», adieri zuen Olabidek emaitzen berri izan bezain laster. Olabidek ez du aurreratu zeintzuk izango diren emango dituen lehenengo pausoak. «Zerrenda bozkatuena errespetatuko dela uste dut. Herriak hori eskatu du. Gobernu berria irekia izango da eta denek parte hartuko dute», amaitu zuen jeltzaleen zerrendaburuak.