EH Bilduk eutsi egingo dio beste lau urtez alkatetzari
LEGORRETA. EH Bilduk 16 botoko aldea atera dio EAJri, lehia estu baten ondoren. Koalizioak 9 zinegotzitik zazpi lortu ditu eta Zelai Amenabarro izango da alkateaLegorretako bi indar nagusien arteko lehia estua izan da, eta 16 botoko aldearekin nagusitu...
LEGORRETA. EH Bilduk 16 botoko aldea atera dio EAJri, lehia estu baten ondoren. Koalizioak 9 zinegotzitik zazpi lortu ditu eta Zelai Amenabarro izango da alkatea
Legorretako bi indar nagusien arteko lehia estua izan da, eta 16 botoko aldearekin nagusitu da EH Bildu, EAJ oso gertu duela. Horrenbestez, Zelai Amenabarrok hartuko du Bakartxo Mendezek utzitako tokia.EH Bildu izan da babesik handiena jaso duena, 367 botorekin. Gertu gelditu da EAJ alderdia, 351 botorekin. Bost zinegotzi izango ditu ezker abertzaleko koalizioak; jeltzaleek, berriz, lau ordezkari lortu dituzte. Azkenik, PSE-EEk 20 boto jaso ditu eta ez du ordezkaritzarik izango Legorretako Udalean.
Abstentzioak lau puntu egin du gora Legorretan; aurten %28koa izan da. Boto emaileak, berriz, 790 izan dira denera. 44 boto zuri jaso dira, eta zortzi izan dira baliogabeak.