EH Bilduk irabazi du Ataunen, hamaika botoko aldearekin
ATAUN. Herriko bi talde nagusien arteko lehia oso estua izan da, eta 11 botoko aldea atera dio EH Bildu koalizioak Herrigintzari. Asier Rodriguez izango da alkatea Ataungo udal hauteskundeetan nahiko parean ibili ohi dira herriko bi talde nagusiak, eta...
ATAUN. Herriko bi talde nagusien arteko lehia oso estua izan da, eta 11 botoko aldea atera dio EH Bildu koalizioak Herrigintzari. Asier Rodriguez izango da alkatea
Ataungo udal hauteskundeetan nahiko parean ibili ohi dira herriko bi talde nagusiak, eta aurten ere, oso estua izan da bien arteko lehia. EH Bilduk irabazi ditu bozak, Herrigintzari 11 botoko aldea aterata.
Ezker abertzaleko koalizioak 487 boto jaso ditu, eta horrenbestez, bost zinegotzi izango ditu udalbatzan. Asier Rodriguez zerrendaburuak hartuko du Igor Aierberen tokia. Herrigintza taldeak, berriz, aldeko 476 botopaper jaso ditu, eta beraz, lau zinegotzi dagozkio. PSE-EEk, berriz, ez du boto bakar bat ere jaso.
Partehartzeari dagokionean, hiru puntu jaitsi da 2011ko hauteskundeetatik; aurten %78koa izan da (1.001 boto) eta abstentzioa %21,8koa. 30 boto zuri jaso dituzte, eta zortzi baliogabe.