Garmendiaren taldeak gehiengo osoz irabazi du Olaberrian
Jokin Garmendia egungo alkatearen taldeak jarraituko du udal gobernuan, hauteskundeetan gehiengo osoz irabazi eta gero. Bost zinegotzi izango dituzte; EH Bilduk eta OHEk, berriz, ordezkari bana.
Olaberriarekin eta Olaberritarrak (OEO) taldeak 336 boto lortu ditu, eta udaleko zazpi zinegotzietatik bost bereak izango dira. EH Bildu izan da bigarren indarra, 122 botorekin. Olaberriko Herri Elkarteak (OHE), berriz, 87 boto jaso ditu; biek, zinegotzi bana izango dute. Azkenik, PSE-EEk 19 boto jaso ditu.
Partehartzea %76koa izan da Olaberrian, eta denera 582 lagunek eman dute botoa. Abstentzioa, berriz %23,92koa izan da, duela lau urte baino puntu bat txikiagoa.