«Gogoko dut musika entzutea eta, ahal dudan neurrian, interpretatzea»
Xanti Garmendia (Gaintza, 1948) irakasle erretiratua, herriko alkate izan zen lau urtez, eta aurretik beste lau urtez zinegotzi. Agintean egon zen garaiko ...
Xanti Garmendia (Gaintza, 1948) irakasle erretiratua, herriko alkate izan zen lau urtez, eta aurretik beste lau urtez zinegotzi. Agintean egon zen garaiko oroitzapen onak ditu Garmendiak. «Elkarren artean oso ondo konpondu ginela iruditzen zait, eta benetan talde bat osatu genuela. Gaitasun handiko idazkaria izan genuen aholku emaile, eta horrek asko erreztu zuen gure lana».
Zaletasun bat.
Musika entzutea eta, ahal dudan neurrian, interpretatzea.
Pelikula bat.
Charles Chaplinen Diktadore Handia.
Liburu bat.
Bernardo Atxagaren Obabakoak.
Bertsolari bat.
Bat aipatzekotan Andoni Egaña.
Musika talde bat.
Dire Straits.
Abesti bat.
Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean.
Janari bat.
Paella.
Edari bat.
Errioxako urteko ardoa.
Oporretarako leku bat.
Tirol (Austria). Nik ezagutzen ditudanetatik, behintzat.
Amets bat.
Euskal Herri aske bat lortu ahal izatea; beste edozein herrialderen pare, bere eskubide eta betebehar guztiekin.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Xalotasunez betetako haurtxoen ateraldiek.
Goierriko txoko bat.
Neu sortu nintzen herria.
Gaintzan biziko ez bazina?
Hain garestia ez balitz, Donostian.