Jon Enrique alkate Ormaiztegin, sei zinegotzi lortuta
ORMAIZTEGI. Ormaiztegi Batzen taldea izan da garaile 452 botorekin, eta sei zinegotzi izango ditu udalean. EH Bilduk 244 boto jaso ditu, eta alkatetza galdu du Legegintzaldi honetan aldaketa izango da Ormaiztegiko Udalean. 452 boto (%61,65) jasota, Orm...
ORMAIZTEGI. Ormaiztegi Batzen taldea izan da garaile 452 botorekin, eta sei zinegotzi izango ditu udalean. EH Bilduk 244 boto jaso ditu, eta alkatetza galdu du
Legegintzaldi honetan aldaketa izango da Ormaiztegiko Udalean. 452 boto (%61,65) jasota, Ormaiztegi Batzen taldeak lortu du alkatetza, eta, beraz, Jon Enrique zerrendaburua izango da Ormaiztegiko alkatea datozen lau urteetan. EH Bilduk, berriz, 244 boto (%33,33) jaso ditu, 2011n baino 35 gutxiago, eta alkatetza galdu du.
Sei zinegotzi izango ditu Ormaiztegi Batzen taldeak datozen lau urteetan, eta hiru EH Bilduk. PSE-EEk, bestalde, hamar boto jaso ditu eta ez du zinegotzirik izango.
Guztira 982 herritar zeuden atzoko bozetara deituta Ormaiztegin, eta horietatik 743k eman zuten botoa, %75,66ko parte hartzearekin. 2011n %74,73koa izan zen parte hartzea.