Joseba Izagirre Zegamako alkate 442 botorekin
ZEGAMA. Zegama Lantzen taldeak 48 botoko aldea atera dio EH Bilduri. Bost zinegotzi izango ditu Zegama Lantzenek, orain arte bezala, eta lau EH BildukZegama Lantzen taldeak jarraituko du Zegamako Udalean, 442 boto jasota, botoen %51,52a. Bost zinegotz...
ZEGAMA. Zegama Lantzen taldeak 48 botoko aldea atera dio EH Bilduri. Bost zinegotzi izango ditu Zegama Lantzenek, orain arte bezala, eta lau EH Bilduk
Zegama Lantzen taldeak jarraituko du Zegamako Udalean, 442 boto jasota, botoen %51,52a. Bost zinegotzi izango ditu, orain arte bezala, eta Joseba Izagirre izango da alkate lehen aldiz. «Gustura» agertu da emaitzekin Izagirre. «Badirudi herritarrak gustura daudela orain arteko lanarekin, eta ez dutela aldaketarik nahi», adierazi du.Gainontzeko lau zinegotziak EH Bildurenak izango dira. 394 boto jaso ditu koalizioak. PSE-EEk eta PPk, berriz, ez dute zinegotzirik izango. Lau boto jaso ditu PSE-EEk, eta bi PPk.
Guztira 1.168 herritar deiturik zeuden Zegaman botoa ematera, eta %74,57koa izan da parte hartzea. 871 lagunek eman dute botoa, 2011n baino 60 lagun gutxiagok.